Aurreztu dirua, aurreztu emisioak
Ez ordaindu ordainsaririk, ez elektrizitate-kargurik, eta
aurreztu atmosferara tona CO2 gutxiago isurtzen. Izan zaitez autokontsumoaren aldaketaren parte!
Zumarragaren izenean eta Zumarragarentzat
Hemen sortutako Zero Km-ko energia berriztagarria
kontsumitu, eta udalerri jasangarriagoa sortzen lagundu. Zatoz Zumarragako Tokiko Energia Komunitate berrira!
TEK osatzen duten eraikinak
Hauek dira gaur egun udalerrian dauden eraikinak. Proiektu honetan parte hartu ahal izateko, beheko zerrendako higiezinetatik 500 metro baino gutxiagora egon behar du zure etxeak.
IZAZPI
Potentzia: 50 kWp
Azalera erabilgarria: 320 m2
Plaka kopurua: 112
ARGIXAO FUTBOL ZELAIA
Potentzia: 45 kWp
Azalera erabilgarria: 290 m2
Plaka kopurua: 98
BUSCA ISUSI
Potentzia: 25 kWp
Azalera erabilgarria: 180 m2
Plaka kopurua: 51
ANTONIO ORAA
Potentzia: 15 kWp
Azalera erabilgarria: 100 m2
Plaka kopurua: 35
KULTUR ETXEA
Potentzia: 25 kWp
Azalera erabilgarria: 200 m2
Plaka kopurua: 55
TEK Zumarraga, zenbakitan
Gipuzkoako 1go
tokiko energia-komunitatea
1.100 m2
instalazio fotovoltaiko
160 kW
eguzki-energia
260
etxe eta denda autokontsumoan
350
eguzki-plaka
675
tona CO2 gutxiago
Zergatik Zumarragako TEK
Gure udalerrian Km 0 energia jasangarria sortzen laguntzen duzulako. Izan ere, lagundu egiten duzu Zumarraga herri aitzindari bihurtzen hiriko energia-kontsumoaren eredu berri eta integratzaileago eta jasangarriago batean. Kontsumituko duzun energia %100 berriztagarria izango delako. Hori guztia egiteko modu erraz eta gardena erabiliz lortuko dugulako.
Parte hartu nahi dut
Zer da Zumarragako TEK?
Zumarragako TEK udalerriko Tokiko Energia Komunitatea da, Zumarragako Udalak Edinorekin batera sustatua. Ekimen aitzindaria da, eta autokontsumo energetiko garbiagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa sustatzen du herriko bizilagun guztien artean.
Eredu berria
Energia-erkidegoak egokitzat jotzen dira egungo eredu elektrikoa eredu deskarbonizatu, deszentralizatu eta kontsumitzaile aktiboekin bilakatzeko.
Ezaugarriak
Hiri-inguruneetan energia sortzen duten instalazioak eraginkorrak, irisgarriak, malguak eta seguruak dira, eta, jakina, KM 0, azken kontsumitzailearengandik 2 kilometrora baino gutxiagora daudelako.
Onurak
Proiektu honetan parte hartzean, zure fakturan aurreztuko duzu, kudeaketaren gardentasuna, kontratuaren iraupenaren malgutasuna eta %100 berriztagarria den energia-bermea izango dituzu.
Instalaziotik gehienez 2.000 metrora dauden etxebizitzetan bizi edo denda txikien titularrak diren pertsona guztiak.
Hala ezartzen baitu 2022ko abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuak, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun-egoera batzuetan laguntzeko neurriak onartzen dituenak.
Errege Dekretu horren bidez, laukoiztu egiten da RD244/19 Errege Dekretuak ezarritako 500 metroko distantzia, behe-tentsioko instalazio fotovoltaikoan sortutako energiaren sarearen bidezko autokontsumorako muga gisa.
Pertsona horiek bere etxebizitza edo dendatik hurbilago dauden eraikin berriak sartzen diren momentuan sartu ahal izango dira TEK Zumarragan.
Nolanahi ere, TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.
Bai. Etxebizitza edo denda behe-tentsioko sare elektrikora konektatuta egon behar da, baina etxebizitza guztiek eta ia denda gehienek betetzen dute baldintza hori.
Webgunean eskatzen diren datuak bete eta behar bezala bete ondoren agertzen den "Bidali" botoian klik egin.
Datu horiek ere Zumarragako Udaleko 946 856 312 telefono zenbakira deituta edo info@tekzumarraga.eus helbide elektronikora bidalita eman daitezke.
Gainera, 946 856 312 telefonoan adierazten diren udal bulegoetara joanda ere egin daiteke.
Etxebizitza edo dendako argindarraren faktura bere izenean duen pertsonak.
Bat ere ez. TEK Zumarragan parte hartzeko interesa duzula erakustea da.
30 eguneko epean, erraztutako helbide elektronikoan jakinaraziko dira TEKen alta emateko egin beharreko urratsak.
TEK Zumarragan alta emateko erabakia hartu aurretik, horrek dakartzana azalduko dugu, eta baita kasu bakoitzean ekarriko duen energia eta ekonomia aurrezpena ere. Horrez gain, edozein zalantza edo galderari erantzungo diogu.
Eskaerak Zumarragako Udalak ezarriko duen lehentasun irizpidearen arabera antolatuko dira.
Hasieran aurreikusitako 260 plazetan sartzen ez direnek, jakinarazpen bat jasoko dute emandako helbide elektronikoan, itxaron-zerrendan duten posizioaren berri emateko, kasu horretan sortuko baita.
TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.
Kontsumitzen duzun energia elektrikoaren % 25 eta % 30 jasoko duzu eguzki-plaketatik. Gainontzekoa, sare elektrikotik etorriko da, baina % 100 berriztagarria izango da.
Zenbat eguzki dagoen eta zenbat kontsumitzen den arabera izango da:
Ez da inola ere nabaritzen. Hornidura eta energia kontsumitzeko beharrak une honetan dauden modu eta berme berberekin egingo dira.
Bat ere ez. TEKen parte hertzeko eta eguzki-plakek sortzen duten energia aprobetxatzeko, ez da beharrezkoa inolako obrarik egitea, ez eta instalaziorik egitea ere etxebizitzetan eta dendetan.
Mantentze-lana oso erraza da, instalazioaren egoera egiaztatzen duen eta plakak garbitzen dituen urteroko bisita.
Instalazioa monitorizatuta egongo da, eta, horri esker, plaken egoera jakin ahal izango da une oro.
Gainera, instalazioak lehenengo 10 urteak beteko dituen bermea eta ezustekoak estaltzeko asegurua izango ditu.
Plaken bizitza erabilgarria 25 urtekoa dela kalkulatzen da, beraz, nahi duenak CELan parte har dezake denbora horretan. Zentat eta handiagoa iraunkortasuna, orduan eta gehiago aurrezten da.
Baja eskatzera behartuko lukeen arrazoi bakarra, TEKeko instalazio batetik 2.000 metroko erradiotik kanpo dagoen etxebizitza batera aldatzea da.
Ez dago iraupen-betebeharrik, TEKeko parte-hartzaileak nahi dutenean eman dezakete baja, inolako arrazoirik eman gabe.
Bi hilabete lehenago abisatzea gomendatuko zaie, euren ordezkapena ondo antolatu ahal izateko.
Ez, bat ere ez.
Ez, beste parte-hartzaile batek ordezkatuko du eta dena berdin jarraituko du.
Bai, TEK da instalazioaren inbertsioa egiten duena eta, ondorioz, instalazioaren jabea.
Zumarragako TEKek, autokontsumoko beste eredu batzuek ez bezala, ez du behar instalazioaren kostua finantzatuko duen hasierako inbertsiorik.
TEK Zumarragan alta emateko erabakia hartu aurretik, horrek dakartzana azalduko dugu, eta baita kasu bakoitzean ekarriko duen energia eta ekonomia aurrezpena ere. Horrez gain, edozein zalantza edo galderari erantzungo diogu.
Autokontsumoko eguzki-instalazioak hau dakar: 500 metro baino gutxiagora egoteagatik erabiltzen dutenek, ez dituzte ordaintzen ez bidesari-kostuak, ez plakek sortzen duten energiagatiko karguak.
Bigarren aurrezkia TEKek bere kideek behar duten gainontzeko energia elektrikoa batera erostean lortzen da. Modu bateratuan eta aholkularitza teknikoarekin erostean, herritarrek eta dendek lortzen dituzten prezioak, banaka lortuko lituzketenak baino hobeak dira.Gainera, urteroko erosketak direnez, une bakoitzean dauden tarifa-eskaintza onenez baliatzen da TEK.
TEKen alta eman aurretik, interesdun bakoitzari TEKen parte hartuz lor ditzakeen aurrezkien banakako kalkulua egingo zaio.
TEK Zumarragak estatutu batzuk ditu, eta horiek parte-hartzileei jakinarazten zaizkie alta eman aurretik.
Estatutuak honako printzipio hauetan oinarritzen dira: jasangarritasuna, gardentasuna, gobernantza demokratikoa eta TEKen funtzionamenduaren sinpletasuna.
Sustatzailea:
Laguntzailea:
Castellano - Euskera
Zumarragako Udalaren proiektu bat
Sustatzailea:
Kudeatzaile: